Hiru deialdi, Gabonetarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Hiru ekintza ezarri dituzte Astigarragako Presoen Lagunek datozen asteetarako. Aurrenekoa astelehenean izango da; Oialumetik abiatuko da arratsaldeko 16:00etan Euskal Presoen aldeko Olentzeroa. Hurrengo ostiralean, hilaren 28an, Azken ostirala! kontzentrazioa izango da 20:00etan Joseba Barandiaran plazan. Eta azkenik, hilaren 30ean, Martuteneko espetxera martxa egingo dute, ohi bezala. Goizeko 11:00etan jarri dute zita kupelaren errotondan, eta eguerdiko 12:00etan izango da ekitaldi orokorra, Martutenen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!