Kirolak hartuko du herria Gabonen atarian, Kirol Egunarekin. Gaur emango zaio hasiera, baina 24 orduetatik haratago joango da, eta bihar ere izango da aukera giharrak martxan jartzeko.
Hamalau kirol, gaur eta bihar artean
Taldekako kirolek tartea izango dute goizean; 10:30etatik aurrera, eskubaloia eta saskibaloia egin ahal izango dira kiroldegian, baita judoa familian ere, haur eta helduak nahastuta.
Ondoren, arratsaldeko 16:00etan jarraituko du kirolaren festak, beste hamaika aukerekin: Zumba eta Jump Fit kids, aeropilatesa, body flow eta hipopresiboak, zumba, TRX, ziklo indoor, jump fit eta Fit Jump.
Bihar, pelotaren txanda izango da. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Txomiñenea frontoian pelota eskolako haurrak eta palako neskak, bertan aritzeko.
Inuxente Krosa, bihar
Inuxente Krosarekin emango du bukatutzat Mundarro Kirol Elkarteak Kirol Eguna. Bihar izango da hori, arratsaldeko 16:00etan hasita. Orduan, hasiko dira haurrak. Txapelketa nagusia, aldiz, helduena, arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da; kale nagusitik abiatuta, 6 kilometroko bidea osatuko dute.
Kiroldegian izena eman ez dutenek, bihar ere, abiatu aurretik apuntatu ahal izango da. Prezioa: helduek, 5 euro; haurrek, bazkideek eta kirolariek, debalde.