Gaur jokatuko dituzte, 16:00etan Galarretan, semifinalen bueltako partiduak, Binakako Txapelketan. Eta Endika Barrenetxea hernaniarrak, lau tantoren aldearekin irabazi behar du, Ansa IIrekin, Uterga eta Azpirozen kontra. 37-40 galdu zuten joanekoa, eta buelta eman behar diote. Beste semifinala, Juaneneak eta Endikak jokatuko dute, 40-31eko markagailua defendatzeko, Ezkurra II eta Etxeberria IIIren kontra.