‘Egin salto!’, Astikok jarriko dituen ohe elastikoetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Gabonak direla aprobetxatuz,  ohe elastikoak jarriko ditu As­tiko Astigarragako Merkatari, Os­talari eta Zerbitzuen Elkar­teak, Egin salto! Astigarragako merkataritza eta ostalaritzara! kanpainaren barruan. Hala aurkeztu zuten Astiko elkarteko kideek pasa den asteazkenean. 

Sarrerak, elkarteko denda eta tabernetan
Hilaren 27tik 30era jarriko di­tuzte, hau da, hurrengo ostegunetik igandera bitarte, Jose­ba Barandiaran plazan, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin: goizez, 11:00etatik 13:30eta­ra; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Bertan ibili ahal izateko, sarrera eskuratu be­harko da saltokietan erosketa edo kontsumizio baten truke.   

Ekimenaren helburua da «herri bizitza suspertu eta Astigarragan bertan dagoen merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimendu aukera zabala ezagutzera ematez gain, Gabon garaian ere he­rrian bertan kontsumitzearen garrantzia azpimarratzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!