Urteroko ohiturari huts egin gabe, egun seinalatuak iritsi bezala jarri dute zita Aranon ere, Gabon gaueko erronda egiteko, kantuan. Olentzero bizkarrean hartu, eta goizeko 09:00ak aldera abiatuko dira etxez etxe, haur zein heldu.
Haurrentzako tailerretan, hiru saioetako bat eginen dute Maisuenean.
Haurrentzako tailerra hilaren 28an, Maisuenean
Hurrengo egunetan, berriz, tailerrak izanen dituzte aukeran, 3-14 urteko haurrek, Euskara Zerbitzuek antolatuta. Guztira hiru saio izanen dira; Goizueta eta Aranoko haurrentzat. Goizuetako Xalto eskolan eginen dituzte aurreneko biak, abenduaren 26an eta 27an; eta Aranoko Maisuenean hirugarrena, 28koa. Goizeko 10:00etatik 13:00etara izanen dira denak. Parte hartu nahi zutenek, aurrez eman behar zuten izena.