Zazpigarrenaren bila bihar, Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Bolada onarekin jarraitzeko aukera paregabea izango du bihar preferenteen mailako Mundarrok etxean. Arra­tsal­deko 18:15etan Zarkumendegin hartuko du Berako Gure Txo­koa taldea.

Irabazteko aukera
Sailkapen orokorrean azkenaurrekoa da egun Gure Txo­koa, eta Mundarro, aldiz, bigarren dago, Andoaingo Eus­kal­dunaren azpitik.
Horrez gain, oso bolada one­an dago Mundarroko mu­tilen talde nagusia; sei talde garaitu ditu, jarraian eta zazpigarren garaipena lortzera aterako da bihar etxeko zelaira.

Ate irekiak, ostiralean
Mundarroko futbol sailak ere, beste zita bat dauka datozen egunetarako. Futbol eskolaren ate irekiak antolatu ditu hu­rrengo ostiralerako, hilaren 28rako. 16:30etatik 18:30etara izango da, 2007-2011 bitartean jaiotakoentzat. Informazio gehiagorako: campusmundarro@gmail.com, astigarragakomundarrofke@gmail.com, 617 633 955 edo 943 333 676.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!