Txistorraz lepo bete ondoren, Gabonetan murgilduta dago herria, eta horren erakusle, astelehenean jasoko du Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Xaguxar Aisialdi Taldearen eskutik. Goizeko 11:30etan abiatuko dira Santiomenditik, eta bertatik jaitsiko dira Herri Eskolako atarira arte, kantuan eta dantzan. Han, bertako ikasleak jaso, eta herrian zehar egingo dute kale-buelta, gero.
Aurretik, Herri Eskolan
Baina ez da, ordea, Olentzero eta Mari Domingik Astigarragan egin duten aurreneko bisita, izan ere, Herri Eskolan izan ziren herenegun, eskolaren azken egunean, bertako ikasle eta irakasleak bisitatzen.