Presoen gaiaren bueltan, hainbat zita jarri dituzte. Astelehenean, manifestazioa deitu dute LAB, Sortu eta Ernaik Euskal preso politiko eta iheslariak etxera! lelopean; 19:30etan abiatuko da Plazatik. Hilaren 28an izango da hurrengoa, urteko Azken ostirala!, Giza Katea egingo dute Plazatik hasita, 19:30etan. Eta bukatzeko, urteko azkenaurreko egunean Martuteneko espetxera martxa antolatu dute: 10:30etan abiatuko dira Zinkoeneatik, eta 12:00etan izango da ekitaldia Martutenen.