Festa haundia, erronka bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Otsailean eman zion hasiera Euskara Ari Du elkartean Ba­ietz Hernanik! euskerari eusteko erronkari, eta 11 hila­bete eta 1000 pasa erronkalari batu ondoren, bihar emango diote bukaera, festa haundia­rekin. Eguerdiko 12:30etan izango da hori, Biteri kultur etxean. 

Gonbidatu bereziak eta guzti
Miren Gojenola aktoreak aur­keztuko du ekitaldia, baina Ira­ti Sarasua eta Aitor Altuna  ere izan­go ditu bidelagun aur­kezle-la­netan. Gure Zirkuan ibili den Asier Ki­dam magoa ere izango da bertan, baita Kilimak mu­sika-taldea eta Zigor DZ disko-jartzaileak ere parte hartuko dute. 

Ekitaldiaren ondoren, ha­maiketakoa eskainiko diete bertaratzen diren guztiei. 

Urte osoan egindako lana azpimarrako dute ekitaldi ho­rretan, eta aprobetxatuko dute erronkalari guztiei eskerrak emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!