Pasa den astean Arraten (Eibar) Bolonburu Memoriala krosa korritu zen eta hernaniarrek emaitza oso onak lortu zituzten. CD Hernaniko 18 lasterkarik hartu zuten parte maila desberdinetan eta Anartz Artolak krosa irabazi zuen 20 urtez azpikoen mailan. Korrikalari hernaniarrak bere maila bikaina erakutsi zuen eta denboraldia ezin hobeto hasi du. Ane Otaegi ere ederki aritu zen eta bigarren amaitu zuen 18 urtez azpikoetan. Eva Esnaolak hirugarren bukatu zuen Master kategorian.
San Silbestrean izena eman daiteke
Aurten ere bat egin dute Hernaniko atletismo sailak eta Hernani Wukrorekin GKEak, San Silbestre eguneko lasterketa antolatzeko. Hilaren 31n egingo da, 18:00etan, 4km-tako buelta, eta izenemateak irekita daude www.kirolprobak.com webgunean edo Ibaimendin, 8 euroan. Egunean bertan 10 eurotan eman ahal izango da izena. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute kamiseta opari, eta maila bakoitzeko saridunez gain, mozorro polit edo dibertigarrienari ere saria emango zaio.