Erakusketari hasiera, musikak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Hirugarren eguna izango da gaurkoa, Oroimen Historikoaren bueltako jardunaldien barruan. Atzo, Jon Maia bertsolaria izan zen, Frankismo garaian Euskal Herrira etorritako migranteen esperientziak kontatzen. Gaur, Biterin urtarrilaren 5era arte ikusi ahal izango den testu eta irudi erakusketa inauguratuko da, 20:00etan, Sebi Ustarroz musikariaren emanaldiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!