Af ndanza taldea gaur, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 21a, 01:00

af NDANZA talde afrikarrak Hernanira ekarriko du bere ikuskizuna gaur. Dantza garai­kideko talde afrikarra da eta bere ikuskizunean afrikar dantzak, doinuak, mimoa eta antzerkia uztartzen dira. Ikusgarria da gaur, 20:00etan, Sandiusterrin ikusi ahalko den espektakulua. 
Sarrerak www.ticketea.com web gunean lortu daitez­ke eta Sandiusterri bertan ordubete lehenago. 10 euro balio du eta diru sarrerak Música para salvar vidas proiekturako bide­ratuko dira. Proiektu honek Ugandako umezurtzak lagun­tzen ditu musikaren bitartez ikasi eta hazteko. Dantza ere erabiltzen da herrialdean etor­ki­zun hobeagoa garatzeko. 

Ikuskizunaren lehenengo atalean, Afrika bera irudi­ka­tzen da orokorrean kon­ti­nenteko irudi eta koadroen bitartez. Bigarren partean an­tzerkia es­kaintzen da, non ema­kumeen mutilazioa sala­tzen den. 

«Txundigarria sortzen den efektua»
Dena gorputzarekin egiten dute, argazkien edo tresnen erabilpenik gabe. «Txun­di­ga­rria omen da sortzen den efek­tua» diote antolatzaileek. 
Koreografiarekin irudi ede­rrak osatzen dituzte dan­tzariek, ikusleentzako mo­mentu  paregabeak eskainiz. 

Hernanin aurretik Aba Taano gospel taldea entzun ahal izan zen, pasa den uztailean elizan hain zuzen, eta Af Ndanza taldea eskola berdinean garatu da Ugan­dako Kampala herrian.  Bai batzuk eta bai besteak aritzen dira Musica para salvar vidas proiektuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!