Bizikletentzako aparkalekuak, ikasleek eginak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 21a, 01:00

Eskolako Agenda 21 pro­gramaren bueltan 2017an sortutako ideia martxan dago: Her­nanin diseinatu eta fa­brikatutako bizikletentzako aparkaleku berriak jartzen hasiak dira, dagoeneko.

Lanbide Heziketako Gizarte Berrikuntzako LHII zentroko ikasleek egin dituzte, Uda­la­rekin elkarlanean, mugikor­ta­sun jasangarriaren alde.

Denera, sei modulo
Moduloetako batzuk jarri dira dagoeneko; txikiak: atletismo pistan, Ave Maria haur par­ke­a­ren ondoan, eta haundiak, Ave Maria parkeko etxearen on­doan eta Biterin. Beste modulo txiki bat Ereñotzun jarriko da laster, eta beste bat, oraindik erabaki ez den lekuren batean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!