Milaka lagunek egin zuten ihes Frantziara, 1938-39ko gerra garaian, eta hroietako hainbaten bizipen pertsonalak oinarri, fikziozko obra osatu du Producciones Viridiana Centro de Producción Teatral taldeak. Gaur ikusi ahal izango da, doan, 20:00etan Biterin. Bi aktoreren artean, ia 50 pertsonai interpretatuko dituzte.
Antzezlan honekin bukatuko dira Udalak antolatutako Oroimen Historikoaren inguruko jardunaldiak. Dena den, Juantxo Egañaren erakusketak, XIX-XX. mendeetan Hernaniko gizarteak bizitutako migrazio fenomenoak biltzen dituenak, irekita segiko du urtarrilaren 5era arte, Biterin. Bertan datu estatistikoak edota irudiak topatu daitezke.