Ederki ospatu zuten Santo Tomas eguna, atzo, Ereñotzuko Txirrita eskolan. Eta datozen egunetan, beste bi zita ere jarri dituzte, Gabonetarako. Astelehenean, urtero bezala, Gabon eskean abiatuko dira haur eta gurasoak, eskolatik, Olentzero bizkarrean hartuta. 09:15etan hasiko dute kalejira, etxez etxe, panderojole eta trikitilarien laguntzaz kantuan.
Eta abenduaren 29rako, Gabon Festa antolatu du Katiluzar Guraso Elkarteak, arratsaldeko 18:00etan hasita, frontoian; eta haur zein heldu gonbidatu dituzte. Jolasak izango dira, taloak egiten ikasiko dute, eta baita dastatu ere, gero!