Gabonetan ekintza desberdinak antolatu dira herriko guneetan eta horietako batzuk liburutegian egingo dira. Besteak beste, lehiaketa jarri da martxan, iazko Gabonetako zuhaitzak izandako arrakastari segika: Hernaniko musikarien edota herriarekin zerikusia dutenen argazkiekin osatu dute arbola, eta hainbat galdera prestatu dituzte. Urtarrilaren 4ra arte erantzun daitezke, eta ondo erantzuten dutenen artean, 50 euroko lau bono zozketatuko dira, Balantxa, Elkar, Leokadisti eta Gauekon erabiltzeko.
Axpik komiki tailerra
urtearen hasierarekin
Bestalde, komiki tailerra emango du Axpik urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 10-14 urte bitartekoentzat, eta doan bada ere, izena eman behar da liburutegian, 15 lagunentzako baitago tokia.