Santo Tomas feria, egitarau bereziari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 20a, 01:00

Gabonetarako egitarau berezia prestatu du Gaztelekuak, Udaleko hainbat sailek elkarlanean antolatutako Neguko Oporraldietarako egitarauaren barruan. Bihar Biterin jarri dute zita, 16:30etan, Santo Tomas eguna ospatzeko. Etzi, berriz, 17:30etan Gaztelekuan bitxigintza tailerra izango da, aditu batek gidatuta. Bestalde, ekitaldi gehiago izango dira, doan eta libre, baina batean izena eman behar da: hilaren 28an eskalada egiteko, 2 euro eta gurasoen baimena eraman behar dira lehenbailehen Gaztelekura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!