Bertsolari gazteekin hasiera gaur, Bertsolatari

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 20a, 01:00

Gaurkoa aurtengo Bertso­la­tako bi jaialdietan aurrenekoa izango da. Izan ere, aurten, bi egingo dira. 

Gazteak ariko dira, ilun­tzeko 20:30etan hasita Kontra­kan­txa Gaztetxean.

Bertsoak eta sariak
Berria izango da gaurko bertso saioa, Bertsolataren barruan. Bertso Eskolako gazteek eman­­go dute, debalde, 20:30e­tan hasita Kontra­kan­txa Gaz­te­txean; Beñat Mujika, Andoni Mujika, Joanes Illa­rre­gi, Irati Majuelo, Haritz Mujika eta German Urteaga izango dira bertsolariak.

Horrez gain, antolatzaileen esanetan «aurten sasi-ber­tso­larien artean antolatutako ber­tso-paper lehiaketako sa­riak ere banatuko dira. Emai­tza txukuna izan da, au­rre­ne­ko urtea izateko». Da-Da-Da lehiaketa da. Lehendik eman­da­ko gaien bueltan; parte-har­tzaile bakoitzak 5 eta 8 bertso artean idatzi behar izan ditu.

Jaialdi  nagusia, hilaren 29an
Bigarren jaialdia hilaren 29an egingo da, 19:30etan Sandius­terrin. Bertsotan ariko direnak izango dira Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Oier Iurramendi, Beñat Iguaran, Miren Artexe eta Beñat Gaztelumendi. Saio honetarako sarrera erosi be­harko da, baina egunean bertan, saioa hasi aurretik ja­rriko dituzte salgai, San­dius­terrin.

Ohitura zaharrei ere, eutsi
Aurtengo Bertsolatan be­rri­kun­tzarik falta ez bada ere, Iraulio Panttalone Bertso Es­kolak ez die izkin egin ohitura zaharrei ere. Horrela, aste­le­henean Olentzerorekin ibiliko dira baserriz baserri katnuan, 15:30etan Biteritik aterata, eta urte zahar egunean errondan aterako dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!