Santo Tomas eguna dela eta herriko hainbat elkarte, auzokide eta guneetan txistorra postuak egongo dira. CD Hernanik Plaza Berrin jarriko du goiz eta arratsaldez. Gaztelekukoek txistorra jatea Biteriko sukaldean dute 16:30etatik 17:00etara. Karabelen dastatu ahal izango da txistorra, 18:30ak aldera; 17:30ak aldera, berriz, Olentzero gerturatuko da Belkara auzo elkartera. Goiz Eguzkin sari banaketak eta txistorra jatea 11:00etan izango dira. Bestalde, Hernanin eta Ereñotzun eskoletan jango dute txistorra. Eta asteburuan Zikuñagan, Etxeberrin, Portun eta Lizeagan.