Oposizioa kontra, 2019rako 32,3 milioi euroko aurrekontua onartzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 20a, 01:00

Luze jo zuen astearteko Ple­no­ak. Aurkeztutako bi mozioen irakurketa­re­kin hasi ziren, 2019rako au­rre­kontuak eta Eu­skara Pla­na­ren VI. Plangintzari heldu aurretik.

Iruña-Veleiari, irtenbidea
Aurreneko mozioan, herritarrek eskatu zuten Iruña-Ve­leiako auzia argitzea. Bede­ra­tzi urtez instrukzio fasean egon den auzia da,  eta 2018ko maia­tzaren hasieran jaso du­te auzipetuek, Eliseo Gil eta Oskar Escribanok, akusazio-idatzia. 

Orain Hernani, epaiketa bu­katzean apelazioetarako tar­­tea egongo dela ulertuta, abstenitu egin zen, eta gainontzeko al­derdiek mozioa onartu zuten.

Justicia Poetica elkartea, Kote Cabezudo auziaz
Bigarren mozioa, Mario Diez Fernandez abokatua lehendakari den Justicia Poetica el­karteak aurkeztu zuen, Kote Cabezudo auzia deitutakoaren inguruan, akusazio partikularra gehitu nahi izan zuen he­rritarrarekin batera. 

Bertan, besteak beste, es­katu zen «gaitzespen sendoena adieraztea pertsonen sexu-kaltegabetasuna urra­tzen du­en ekintzen aurrean», eta era berean, «biktimei eta kaltetuei elkartasun eta laguntza (...) helaraztea, sexu-abusuengatiko prozesu judizial orok biktimari jasanarazten dion trantzea» kontuan hartuta.

Musika Eskolarako lanaldi murriztuan 8 plaza sortuko dira.

EH Bildutik Garazi Etxarri zi­ne­gotziak adierazi zuen «in­dar­ke­ria matxista lehen mailako ara­zoa» dela eta adierazpenaren alde zeudela. EAJ eta PSE-EE ere alde agertu ziren, eta OH abs­tenitu egin zen, «laguntza ins­tituzionala Her­nanin eska­tzea ulertzen ez» zu­telako eta «el­kar­tearen hel­bu­rua zein den» ere ez dakitelako. Mario Diez Fer­nan­dez abo­katuak adierazi zien «el­kar­tearen sorrera be­rria» de­la­ko webgunean in­for­­mazioa falta dela, baina «bik­­timak ordezka­tzen bost ur­te» daramazkiela. «Bira­la egin zen bideoa argitaratu nuenetik 28 biktima ordezkatu ditut. Gu­re asmoa da udaletxe guztiek adie­­razpen instituzioanala onar­­tzea, urte hauetan isiltasuna bes­terik ez baitugu ikusi, eta ez du­gu ulertzen». Denera, «bi­de ju­dizialetan 17 auzi pe­nal» dau­dela azpimarratu zuen, eta «au­rreneko biktima 1988koa» dela. Zenbat egon daitezkeen ez dakitelako herriz herri babes eske jo dute.

Postu berriak, RPTan
Hurrengo puntuan Udal Lan­pos­tuen Zerrenda, RPTa alda­tzea onartu zen EH Bilduren aldeko eta EAJ eta OHren kontrako botoekin, eta PSE-EEren abstentzioarekin.

Besteak beste, Musika Esko­lan 8 plaza sortuko dira lanaldi murriztuan, udal euskaltegian beste plaza bat sortuko da, herri lanetarako lorezaina erretira­tzean ur eta argi postua aterako da eta udaltzain ofizial lanpostua sortuko da. OHk «ahalegina ona» dela iritzi zuen, baina «behar lukeenetik urrun» dagoela. PSE-EEk prozesuen inguruan galdetu zuen, eta Luis Intxauspe alkateak argitu zuen «orain RTPan jaso eta 3 urteko epean hornitu» beharreko postuak direla, eta Enplegu Pla­nean zehaztuko dela nola. EAJ kontra agertzearen arrazoien artean, berriz, «lansarien maila bajua» azpimarratu zen.

Galarretan eta Karabelen, inbertsioak
2019ko 32.300.000 euroko udal aurrekontuari* dagokionez, EH Bilduren aldeko eta oposizioaren kontrako botoekin onartu zen. Sozialistek hainbat puntutan «sintonia» lortu izana azpimarratu zuten, baina udal go­bernuaren proiektua «ez da gu­rea», azaldu zuten. EAJk ere pro­posamenarekin bat ez zetorrela azaldu zuen, eta OHk «ku­deaketan arduragabekeria» ego­tzi zion udal gobernu taldeari.

Besteak beste, udal gobernu taldeak aurreratu zuen inber­tsi­oak egingo direla Galarreta ere­muan edota Karabeleko apar­kalekuetarako obran, eta zerbi­tzu sozialari ekarpena %8 igoko dela, «alderdi guztien babesarekin», Xabier Lertxundik azaldu bezala.

Euskara Planak, eztabaida
Zalantza edo gaizki ulertuak Udaleko Eus­ka­raren Erabilera Normalizatzeko VI. Planaren inguru­an sortu ziren. Herrita­rrek, nahi izanez gero, udaletxearekiko harremanak euskeraz izan daitezen bermatzea du helburu, Koro Etxe­berria zinego­tziak azaldu bezala. «Helburua da administrazioa euskaldun­tzea» gehitu zuen alkateak. EAJ alde agertu zen, eta PSE-EEk abstenitu egingo zela iragarri zuen, bozkatu bai­no lehen aldegin bazuen ere. OH hasieran kontra agertu zen, ban­do batzuk euskera hutsean ar­gitaratu izanagatik. «Akatsa» izan zela onartu zuen alkateak, eta OH azkenean abstenitu egin zen. yy 

*2019ko udal aurrekontuen inguruko erreportaje zabala, larunbateko Kronikan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!