Bukaerara iritsi da Baietz Hernanik! urtebeteko erronka, eta Euskara Ari Duk festa giroan borobildu nahi du. Horrela, igandean, 12:30etan, Biterira gerturatzeko gonbidapena luzatu du: bertsolariak, magoa, abeslariak eta musika taldeak... izango dira, eta hamaiketako eder bat.