Trinketeko finalera, hiru kadete hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 20a, 01:00

Partidu onak jokatu dituzte pelotari hernaniarrek azken jardunaldian, eta 12 irabazi eta 5 galdu dituzte.

Emaitza garrantzitsuenen artean, Gipuzkoako Trinkete Txapelketakoa nabarmendu ditu elkarteak: Unax Uitzi, Anartz Oiartzabal eta Xabier Salaberria kadeteek irabazi egin zuten Gaskan, eta hirurak pasa dira finalera.

Hernaniko Gabonetako Txa­pelketari dagokionez, Sa­la­berria-Insausti eta Ariz­men­di-Altuna bikoteek irabazi egin zituzten partiduak, eta jardunaldi baten faltan, finalerako sailkatuta daude Xa­bier Salaberria aurrelaria eta Josu Altuna atzelaria.

Kontrako emaitzen artean, Xuban Iturbe infantilarena dago; Gipuzkoako Erren­dimendu Txapelketan 2 eta 1 galdu zuen Aloña Mendiren kontrako final laurdena, eta kanporatua izan da. Dena den, egindako lan ona nabarmendu du klubak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!