Aurreko urtean bezalaxe, Gabonetako Negulekuetan taldea atera nahi dute Dobera Euskara Elkarteak eta Katiluzar Guraso Elkarteak. Horretarako, dagoeneko ireki dute izenematea.
3 eta 10 urte bitartekoentzat dira, hau da, 2008 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 4rako lanegunetan izango dira, 09:00etatik 13:30etara, eta astebeterako (50 euro, bazkideek 40 euro) edo bi asteetarako (90 euro, bazkideek 75 euro) eman daiteke izena, abenduaren 14ra bitarte.
Izena emateko, Dobera Euskara Elkartera jo behar da: Hernanin daukan bulegora (Larramendi kalea 11,), dobera@dobera.eus helbide elektronikoan, edo 943 33 27 99 telefonoan.