Larunbatetik etzira, Santo Tomaseko feria

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Santo Tomas eguna da etzi, ostiralean, eta hori aurrez ospatu zuten astigartarrek, larunbatean, txistorra jan eta Foru Pla­zan jarri zituzten postuekin go­zatuz. Eta Santo Tomas eguna bera gozatzeko aukera ere izango dute astigartar askok eta as­kok; Herri Eskolako haurrak tarteko, bihar izango baitute azken klase eguna, eta ordua hasiko baitituzte neguko oporrak. Olen­tzero eta Mari Domin­giren bisita jasoko dute, or­duan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!