Tabakoa erretzeari uzten laguntzeko, tailerrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Hernaniko anbulatorioak tailerra antolatu du, tabakoa erretzeari uzten laguntzeko. Saioak ostegunetan izango dira, 13:00etatik 14:30etara, urtarrilean hasita, eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, medikuari edo erizainari jakinarazita.

Denera, bost saio
Aurreneko saioa urtarrilaren 31n egingo da, 13:00etatik 14:30etara, anbulatorioan ber­tan. Hurrengo saio guztiak ere ordu eta leku berean egingo dira, ostegunetan: otsailaren 7, 14 eta 21ean, eta martxoaren 14an. Bosgarren saio hori izango da tailerreko azkene­koa.

Honako hau Hernaniko anbulatorioak antolatutako 4garren tailerra da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!