Teklatuekin jarraipena, Gabonetako emanaldiei

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Musikarekin gozatzen segi­tze­ko aukera izango da dato­zen egunetan ere, Gabonen aitza­kian. Pasa den aste­bu­ruan ‘Hernani’ Musika Esko­lako Hernasax eta akordeoi taldeak, herriko abesbatzak, eta Txistulari Banda entzuteko aukera izan zen, eta gaurtik aurrera ere, emanaldi gehiago izango dira.

Gaur, hain juxtu, ‘Hernani’ Musika Eskolako teklatu ikas­leen emanaldia izango da, arra­tsaldeko 18:30etan hasita, Biterin (ordu erdi aurreratu da).

Horrez gain, musika esko­lako ikasleek Gabonetako ka­le-buelta egingo dute ostira­lean, Santo Tomas egunean, 17:00etan Plazatik abiatuta.

Abesbatzak eta Banda, asteburuan
Emanaldiek segida izango dute asteburuan. Hasteko, larunbatean elka­rre­kin ariko dira Hernaniko Mu­sika Banda eta Ozenki abes­batza, eta Goizuetako Umo­re Ona abesbatza ere gon­bi­datu dute. San Joan Ba­taia­tzai­lea elizan ariko dira, 20:00e­tan, Imanol Kamio, Jor­ge Pacheco eta Eneko Amun­da­rainen zuzendaritzapean. Banda hasiko da aurrena, besteak beste, Guridiren Diez melodías vascas edo Beobi­de­ren Rapsodia vascarekin, eta abes­batzak ariko dira gero. El­ka­rrekin bukatuko dute denek.

 Igandean, berriz, Kantuz abes­batza izango da emanal­dia egingo duena. Eguerdiko 12:00etan Milagrosatik atera­ko dira, kale-jiran.

Hurrengo emanaldiak 24an izango dira. Olentzerorekin aterako dira herriko hainbat talde, eta Olentzerori harrera egin ondoren, Musika Bandak ohiko gabon gaueko erronda egingo du 20:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!