Nahiz eta Gabonak iristeko oraindik astebete falta, herri zein hirietako kaleetan aspaldidanik nabari da Gabon giroa. Opariak erosteko garaia iritsi da, eta hori askoren buruhaustea izaten da, zaila delako opari egoki bat aurkitzea; batez ere, denetarik duen pertsona bati oparia egin behar izanez gero.
Gabonetan, zapatak oparitzea, aukera bikaina izan ohi da, eta Oskarbi dendak aukera zabala ematen du horretarako: kirol-oinetakoak, une berezietarako zapatak, botak, botinak… estilo desberdinetako produktu-aukera zabala. Modelo eta kolore ugari dauzkate familia osoarentzat, baita lagunari egin beharreko oparirako eskaintza ezin hobeak ere: «guztia aurkituko duzu bertan. Ez galdu aukera, hurbildu zaitez zure Oskarbi denda gertuenera eta aprobetxatu!», animatu dituzte denak.
Eta etxetik mugitu gabe erosketak egitea atsegin dutenentzako ere, aukera ematen du Oskarbik. Eskaintza guztiak www.oskarbi.com webgunean kontsulta daitezke, baita erosketak egin ere.