2019an ere kirola egiteko aukera luzatu du, beste behin, Astigarragako Kiroldegiak. Aurretik ere eskaini dituen ikastaroak jarri ditu aukeran, baina ez horiek bakarrik; urtarriletik aurrera, dantza modernoan aritu ahal izango dute gaztetxoenek. Etzira arte dago aukera izena emateko, kiroldegian: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 333 676.