Beste garaipen bat, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Bide onetik jarraitzen dute Mun­darroko mutilek aste ho­netan ere 1-2 irabazi zuten Mundarroko mutilek larun­batean, Irungo Dunboa Eguz­kiren kon­tra, haien etxean. 
Talde lanari esker, beste hiru puntu poltsikoratu zuen taldeak. Eta azke­neko sei nor­gehi­a­gokak ira­bazita, bigarren sail­katua da egun, Andoaingo Eus­kal­du­na­ren atzetik. 

Hasieratik, estutzen
Aurkariaren aurrean ondo kokatuta eta estutzen hasi ziren astigartarrak, eta horri esker, hamargarren minutuan lortu zuten aurreneko gola; Beñatek Iñurriri egindako pase on bati esker, azken honek erraz sartu zuena. Bigarrena ere, segituan sartu zuen Be­ñatek; aurkariaren defentsa­ren bizkarra harrapatu eta atezainaren gainetik gola sar­tu zuen. Kolpe horren eraginez, Dun­boa astigartarrak estutzen hasi zen, deseroso sentiarazi arte. 

Estutze-lan horrekin ja­rrai­tu zuten irundarrek biga­rren zatian ere, eta horren saria izan zen partiduko gol bakarra. Gol horrek indarra eman zion aurkariari; baloi gehiago izan zituzten, eta baita aurkako zelaian presentzia haundiagoa ere. Dena den, horren aurka egin zuten moreek, eta gutxi­naka lerroa aurrerago botatzen hasi eta lapurtutako baloi ho­rietan arriskua egiteko sen­tsa­zioa eman zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!