«Herriko familiak eta haurrak inplikatuz gero, lore banaketa ekimen egokia izango litzateke»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Emakumeenganako Indar­ke­ria­ren Aurkako Nazioarteko Egu­na izaten da Azaroaren 25a, eta aldarria kalera era­ma­­­­­­teko ekintza bat antolatu zuen Udalak; «moduak» kri­ti­ka­tu ditu EH Bilduk: «Udalak lore banaketa egin zuen, he­rriko elkarteak baztertu eta kanpoko elkarte bat gonbida­tuz».

EH Bilduk azaldu duenaren arabera, «ekimen honekin EAJ­k ‘Astigarragak indarkeria matxistaren aurka duen ja­rrera proaktiboa islatzeko mo­du aktibo eta dinamikoa’ iku­sarazi nahi zuen, baina ho­rretarako, Astigarragako he­rri­tar eta eragileak inplikatu beharrean, Donostiako txi­rrin­­dulari talde bat ekarri zu­en». Eta kritikatu dute: «EH Bil­duk era­bat lekuz kanpo ikusten du ekimen hau ho­ne­la antolatu izana. Herrian txi­rrindulari talde eta kirol el­kartea badaude eta hauek ez dute Udalaren aldetik inolako gonbidapenik jaso». «Herriko elkarte guztiei begirunea gal­du eta mespretsuzko eraba­kia» dela uste du EH Bilduk.     

«Herritarrak inplikatuz eten­gabe jarraitu behar da indarkeria honen aurka. Lore banaketa, herriko familiak eta haurrak inplikatuz gero, ekimen egokia izango litza­te­ke», nabarmentzen dute.

Harituzi, eskerrak
Egun horren bueltan, baita ere, ekitaldia egin zuen Ha­ri­tuz elkarteak: «Udalaren eki­men gabeziaren aurrean, EH Bildurentzat pozgarria da, gizon eta emakumeen ber­din­tasunerako herriko Hari­tuz elkarteak ‘Indarkeria ma­txistaren aurkako matazak’ ekimenarekin egiten duen lana». Horregatik, «esker ona adierazi nahi die bertan bu­ru­belarri lanean ari diren emakume guztiei». 

Mozioa, Plenoan
EH Bilduk ja­kinarazi du, baita ere, horren bueltan mozioa aurkeztu zuela Uda­lean: «hel­bu­rua da balibide eta tresnak mahai gainean jarri eta in­darkeria matxis­taren aurka­ko udal-politikari hauspoa ema­tea da». Baina EAJk ez zue­la ple­nora era­man: «hainbat eki­­men interesgarri pro­posa­tzen zituen [...] Horie­tako asko aurreko urteetako mo­zioetan proposatu eta aho batez onar­tuak izan dira baina bat bera ere ez da martxan jarri».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!