Gabonetako oporrak direla-eta, aurreratu egin du Udalak abenduko Plenoaren data; bihar egingo dute osoko bilkura, eguerdiko 13:30etan hasita, udaletxeko pleno aretoan.
Aurrekontuen onarpena
Denera hamaika puntu aztertuko dituzte biharko zitan; tartean, 2019ko udal aurrekontuen behin betiko onarpena izango da. Horrez gain, ondasun eta eskubideen inbentarioaren berri ere emango dute, eta sei mozio landuko dira, Justicia Poetica taldeak aurkeztutakoa barne.