Urtero bezala, Gabonak kirola egiten hasteko gonbidapena luzatu du, beste behin, Mundarro Kirol Elkarteak. Kirol Eguna egingo dute asteburu honetan; larunbatean hasiko da, hainbat kirolekin, eta igandean borobilduko dute Inuxente Krosarekin.
Inuxente Krosean parte hartu nahi duenak izena eman dezake, kiroldegian.
Kirolak aukeran, larunbatean
Denera, hamahiru kirol probatzeko aukera izango da larunbatean, bi txandatan. Goizean, 10:30etan hasita, judoa familian, eskubaloia eta saskibaloia egin ahal izango da. Eta arratsaldean, 16:00etan hasita, gainontzekoak: zumba eta Jump Fit kids, aeropilatesa, body flow eta hipopresiboak, Zumba, TRX, Ziklo Indoor, Jump Fit eta Fit Pump.
Pelota eta krosa, igandean
Igandean, aldiz, pelota eskolako haurrak eta palako neskak arituko dira, goizeko 10:00etan hasita, Txomiñenea frontoian.
Ondoren, arratsaldez egingo dute Inuxente Krosa. 4 eta 15 urte bitarteko haurrak hasiko dira, arratsaldeko 16:00etan; eta ondoren izango da helduen txanda, 17:30etan.
Parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez kiroldegian edo egunean bertan: helduek, 5 euro; haurrek, bazkideek eta kirolariek, aldiz, debalde.