‘Baietz Hernanik’ egitasmoaren bukaera, festa giroan egingo da

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 21a, 01:00

Baietz Hernanik! egitasmoa bukatzear dago eta ekimenaren amaieran jai-giroan ospatu nahi dute erronkalari guztiekin, bai eta hernaniar guztiekin ere. Horregatik, etzi igan­dean, 12:30etan amaiera festa antolatu dute Biterin.
Asier Kidam magoa, Ki­lima musika-banda eta Zigor Dz Dz disko-jartzailea izango dira festa girotzen, besteak beste. Eta ongi bukatzeko, nola ez, sekulako hamaiketakoa ere egongo da.
Miren Gojenola aktorea izango da amaierako festaren zuzendaria eta aurkezle lanetan ariko dira Irati Sarasua eta Aitor Altuna Etxabe.
Kantuz abesbatzak eta Nahia Valle abeslari gazteak ere parte hartuko dute amaiera festan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!