Ostirala da Santo Tomas eguna, eta pasa den asteburuan bezala, aukera izango da datozen egunetan txistorra jateko. Ostiralean bertan, San Joan Konpartsak Donostian, Gipuzkoa plazan jarriko du postua, eta Hernanin, Karabelen dastatu ahal izango da txistorra, 18:30ak aldera; 17:30ak aldera, berriz, Olentzero gerturatuko da Belkara auzo elkartera, umeen eskutitzak jasotzera. Bestalde, Hernanin eta Ereñotzun eskoletan jango dute txistorra. Larunbatean, berriz, Zikuñaga auzoan jarriko da postua 11:00k aldera, eta Florida-Etxeberrin, 12:00etan. Azkenik, igandean, Portu auzoan 12:00etan jarriko dute txistorra postua, eta Lizeaga auzoan, 12:30etan, Urumean. Azken honetan, balkoi, leiho edo fatxada apainenari ere saria emango zaio.