Azken kontzertuak, Gabonei hasiera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 19a, 01:00

Gabonen atarian, hainbat kon­tzertu eta entzunaldi egin dituzte asteotan Norberto Al­man­doz Musika Eskolako ikas­leek. Bihar izango dute, az­kenekoa. Arratsaldeko 19:30­ak aldera, entzunaldia egingo du­te trikitixa eta pandero tal­deak, akustiko taldeak, teklatu tal­deak eta talde modernoek. Musika Eskolako Areto na­gusian izango da. 

Gabonak iragartzen, aurrekoan
Gabonei hasiera emango dio biharko emanaldiak; aurretik, ordea, musika eskolako ins­trumentu guztiek izan dute protagonismoa. Igandean, gai­ne­­­­ra, Gabon giroan murgil­tzeko aukera eskaini zuten Andre Mari elizan, Aiztondo abesba­tza­rekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!