Lehenago Aba Taano gospel taldea bezala, oraingoan Afndanza dantza taldea etorriko da Hernanira.
Ostiralean, 20:00etan Sandiusterrin egingo dute emanaldia, eta sarrerak 10 euro balio ditu; Ugandako haurrak laguntzen dituen Musica Para Salvar Vidas gobernuz kanpoko erakundearentzako izango da. Sarrerak emanaldia hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai Sandiusterrin bertan, eta baita ticketea.com webgunean ere.
Dantza eta antzerkia
Ugandako Kampala herriko gazteek osatzen dute Afndanza taldea, eta Musica Para Salvar Vidas GKEn hazitako gazteak dira.
Ostiraleko ikuskizun honetan Afrikako argi eta itzalekin osatutako emanaldia egingo dute. Aurrena dantza egingo dute, Afrikako irudi eta koadroek lagunduta, Afrikaren errepresentazio moduan. Gero, antzerkia egingo dute, emakumezkoen mutilazioa salatzeko.