Ordu erdiko zazpi saiotan, sukaldaritzaren arloa genero ikuspegitik aztertuko dute hainbat hizlarik bihar, Basque Culinary Centerren antolatutako III. Culinary Interaction jardunaldietan.
Izan ere, lanbide hau ikasten dutenen artean alde haundirik ez badago ere, Espainiako estatuan Michelin izarra duten jatetxeetatik %10 bakarrik da emakume batek zuzendua. Oraindik ere, sukaldariak emakume eta txefak gizonak izatea zabaldua dago.
Parte hartzeko izena eman: www.culinaryinteraction.com.