2019ko aurrekontuak onartzea, gaurko helburua

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 18a, 01:00

Abenduko Plenoa astebete aurreratu, eta gaur egingo da, 19:00etan, hileko azken as­te­artea jai-eguna izango baita.

Besteak beste, 2019ko plan­ti­lla organikoa, lanpostuen ze­rrenda, organigrama eta fun­tzioen katalogoa onartzea eta 2019ko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena ematea dira helburuak. Hernaniko Uda­leko aurrekontuaz gain, Zerbitzu Sozialetako eta Ere­ñotzu Toki Entitate Txikiko au­rrekontuei ere hasierako onarpena eman nahi zaie.

Bi mozio, eta Euskara Plana
Bestalde, beste puntu batean Hernaniko Udalean Eus­ka­ra­ren Erabilera Normalizatzeko Planaren VI. Plangintzaldiaz ari­ko dira, eta ondoren, bi mo­zio landuko dira: Iruña-Vele­ia­ko auzia argitzearen aldekoa bat, eta Justicia Poetica Elkar­tearen adierazpen instituzio­nala, bestea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!