Urtero bezala ‘Hernani’ Musika Eskolako akordeoi ikasleak Arrasateko Akordeoi Lehiaketan parte hartu dute eta beste urte betez emaitza esanguratsuak lortu dituzte.
Aurreko asteburuan ospatu zen eta Hernaniko akordeoi ikasleek 12 urrezko domina eta 12 zilarezko domina ekarri dituzte: 10 urte arte, A hastapenean, Leire Truyok, Zara Zainievak eta Jare Zumarragak urrezko dominak lortu dituzte eta Uxue Duran, Malen Fernandez, Ainhoa Garin, Maddi Olaizola eta Axel Zabalegi zilarrezko dominarekin etorri dira.
12 urte arte, B hastapenean, Ane De los Ríosek, Enara Gonzalezek eta Miren Rodriguezek zilarrezko dominak lortu dituzte.
15 urte arte, C hastapenean, Ekhiñe Gurrutxaga zilarrezko dominarekin bueltatu da. 15 urte arte, C mailan, Maddalen Azurmendik, Elene Lopezek eta Intza Otamendik zilarrezko domina lortu dute.
Ganbara 2an, 15 urte arte, Ainhoa Azabal, Nagore Bengoetxea, Miren Del Castillo eta Nora Lopezek osatu duten taldeak urrezko domina lortu du, eta Maddalen Azurmendi, Enara Azurmendi, Maddi Iriondo, Elene Lopez eta Intza Otamendik osatu duten taldeak urrezko domina lortu du. Sari banaketa galan Joxan Goikoetxearen Txipititxonian!!! jo zuten.
«Lehiaketa, ezinbestekoa eta pedagogikoa»
Maribel Insausti, Hernaniko Musika Eskolako akordeoi irakaslearen hitzetan, «Arrasateko Akordeoi Lehiaketa musika eskola guztietako akordeoi ikasleentzat funtsezkoa da. Eragingarria eta derrigorrezko data bihurtuz musika ikastaro egutegian. Aipagarria da pedagogikoki duen erabilgarritasuna lehiaketa honen ospatzeak. Akordeoi ikasleen eragina eta motibazioari begira, ezin izango litzateke ordezkatu beste ezaugarri berdinak dituen edozein lehiaketarekin, ez Euskal Herrian ez Estatu mailan».