Ansa II eta Barrenetxea IV.ak Binakako Txapelketaren finalerdietako lehenengo partidua 37-40 galdu zuten Uterga eta Azpirozen aurka. Partidu bikaina jokatu zuten lau pilotariek, baina azkenean, 37na berdindu eta gero, urdinek azken hiru tantoak egin eta garaipena lortu zuten. Ansa eta Barrenetxeak oraindik ere aukera guztiak mantentzen dituzte eta larunbateko bigarren norgehiagokan 37 edo tanto guxiagotan uzten badituzte aurkariak finalean dira. Hori bai derrigorrezkoa dute partida irabaztea urnietar-hernaniar bikoteak.