Hitzaldiarekin, memoria berreskuratzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 17a, 01:00

Hernaniko Udalak Oroimen Historikoari buruzko jardu­naldiak antolatu ditu. Gaurtik ostegunera arte, Oroimen his­torikoa be­rres­kuratuz, 2018: Migra­zioak, Hernanitik Her­na­­nira migran­teak izenburu­pean egitarau zabal bat anto­latu du.
Hernaniko gizarteak XIX-XX­garren mendeetan ze­har bizi­tutako migrazio-feno­me­no ho­riek memoriatik be­rres­­kuratu nahi izan dira eta Horre­tarako egitarau zabala prestatu da.

Bi hitzaldi, erakusketa eta antzezlana
Gaur eta bihar bi hitzaldi eskainiko dira, 19:30­etan Bi­terin. Lehen­da­bi­zikoa, Jose­ba Etxa­rri kazetariak eskainiko du eta historian zehar Euskal Herritik joandako migranteak izango dira hizketagai Euskal­dunak, emigrante izenbu­ru­pean.
Bihar, aste­artean, Jon Maia bertsolaria izango da hizlaria. Extremaduratik bertso­lari­tza­ra, integrazio istorio bat hitzal­­dia eskainiko du XX. mendean, Frankismo garaian, Euskal Herrira etorritako mi­granteak gaia hartuta.
Erakusketa ere egongo da gaurtik urta­rrilaren 5era arte. Nahiz eta gaur zabaldu inaugurazio ekitaldia etzi, asteaz­ke­nean, egingo da Bite­rin, 20:00­etan. Musikak giro­tuta Hernaniko gizarteak bizi­tako migrazioak irudi eta tes­tuen bidez ezagutzera emango dira.
Jardunaldien barruan an­tzer­kiarentzat tartea egongo da. Ligeros de equipaje. Cró­nica de la retirada antzezlana es­kai­niko da, ostegunean, Bite­rin 20:00­­­etan. Gazteleraz da eta Huescako talde batek eska­intzen du. 1936-1939ko gerra garaian Frantzia aldera ihes egindako pertsonen espe­rien­tzietan dago oinarrituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!