Bilera, gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 19a, 01:00

Asteartero bezala, gaur egingo du bilera irekia, Hernaniko Ha­rrera Sareak, 20:00etan Biterin. Laguntzeko prest dauden guztiei, azaltzeko gonbitea luzatu diete. Eta bestalde, laguntza jasotzen ari direnen ongizatea bermatzeko, behar diren gauzen zerrenda osatu dute: toailak, txanpua, berogailu elek­trikoak, telefono mugikorrak eta oheak. Gauza txikiak, Masusta ekodendan (Andre kalea, 43) utzi daitezke; eta haundietarako, idatzi emailez: hernanikoharrerasarea@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!