Hernanik atzera pausoa eman du sailkapenean, Ohorezko Erregional mailan, Zubipen 1-3 galdu eta gero, larunbatean, Oiartzunen aurka. Norgehiagoka garrantzitsua zen hernaniarrentzat lehenengo hiru postuetan dauden taldeak ihes ez egiteko, baina emaitza onekin Hernanik 11 puntura du lehenengo postua, sei puntura bigarrena eta lau puntura hirugarrengo postua. Tolosak, hirugarrenak, 1-2 irabazi zuen Anaitasunaren kontra, eta aukera zegoen azkoitiarrengandik hiru puntura jartzeko, baina ez da posible izan.
Jubenilak bikain
Hernanirentzat albiste bikainak Getxo aldetik etorri ziren. Arenasi 0-3 irabazi ziete Nazional mailako jubenilek eta emaitza onekin laugarren kokatu dira hernaniarrak sailkapenean.