Garaipen garrantzitsua eta, batez ere, beharrezko lortu zuen Hernanik, atzo, Barca Rugbi 20-13 menderatu eta gero. Kataluiniarrak izango dira urtarrilean hernaniarren aurkariak, Errege Kopako finalerdian, eta bien arteko indarrak neurtzeko balio izan zuen partiduak. Hala ere, bi taldeak ez ziren irten Kopa buruan zutela, alderantziz puntuak eta garaipena nahi zituzten.
Hernanirentzat oraindik ere garrantzitsuagoak ziren eta lehenengo minutuetatik erakutsi zuten irabazteko griña. Partidu borobila osatu zuten eta nahiz eta azken hamar minutuetan kanpotarrek estutu, Hernanik abantailari eutsi eta lau puntu Landaren geratu ziren. Hiru laurdeneko lerroa osatuagoa zegoen eta nabaritu zen. Orain, Cisneros eta Gernika gehiago urrundu ditu.