Jendetza, Santo Tomas ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 16a, 01:00

Santo Tomaseko feria astebete aurreratzen da normalean Hernanin eta atzo ospatu zuten elkarte desberdinek. Plaza Berrin eskubaloiko taldea eta San Joan Konpartsaren postuak egon ziren taloa eta ogitartekoak, edariarekin eskaintzen. Jendetza bildu zen eta Konpartsaren postuan ilara haundiak sortu ziren goizean zehar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!