Pasa den ostegunean Elorrion Correoseko langile bat hil zen moto istripu baten ondorioz. Felipe M.B. banaketa lanak egiten ari zen moto istripua eduki zuenean eta aldi baterako kontratua zuen. Lan kargak eta lan egoera salatzeko Correoseko langileek hamar minutuko lanuzteak egin zituzten ostiralean eta baita Hernaniko langileek ere.
Sindikatuek deituta kontzentrazioak egin zituzten hiri eta herri desberdinetan aldi baterako langileen formakuntza falta eta lan baldintzak salatzeko, batez ere motorrean lan egin behar dutenena, eta noski, lan prekarietatea ere bai. «Correosen asko hazi da prekarietatea eta hori hiltzailea da. Bat gehiago ez dugu onartuko».