Oroimen historikoa berreskuratu asmoz bihar eta etzi bi hitzaldi eskainiko dira, 19:30etan Biterin. Lehendabizikoa, bihar Joseba Etxarri kazetariak eskainiko du eta historian zehar Euskal Herritik joandako migranteak izango dira hizketagai Euskaldunak, emigrante izenburupean. Etzi, Jon Maia bertsolaria izango da hizlaria. Extremaduratik bertsolaritzara, integrazio istorio bat hitzaldia eskainiko du.