Gabon giroan murgildu da herria goitik behera eta ostiraleko kontzertuen jarraipena izango da gaur txistularien kontzertuarekin. Txistulari Bandak eta gitarra-joleak, gaur 13:00etan, Milagrosan eskainiko dute ohitura bihurtu den emanaldia.
Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean zortzi pieza joko dituzte: Violetaren martxa, Kardin, Balsa, Cumberland rell, Las Larras, Kontradantza, Alborada Navideña IV, Gabon abestiak, Eguberriko kantak eta White Christmas.
Ostiralean Milagrosan ere kontzertua izan zen eta San Joan Batailatzea parrokian kantu abesbatzen ahotsak entzun ziren. Atzo berriz, kalez kale kantari aritu ziren eta Ttarlakoen kalejira ere bai.