Etxean bezain ondo kanpoan ere, Umore Onako pilotariak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Urtarrilera arte luzatuko da  III. Umore Onako pilota txapelketa, eta martxa onean ari da egiten aurrera. Atzo jokatu ziren beste sei partidu, eta gaurkoan beste horrenbeste jokatuko dira, 16:00etan hasita. Asteburu honetakoekin, ligaxkaren ekuadorra pasako du txapelketak.
Etxeko txapelketaz gain, ordea, pilotari goizuetarrak ari dira beste hainbat txokotan ere lanean. Pasa den asteburuan, hain zuzen, Baztango txapelketan jokatu zuen Umo­re Onako Xanet Apezetxeak, Epleko Etxeberria bikote zue­la. Finalean fin ibili ziren, bai­na azkenean, ez zuten txapela lortu. Azpitxapeldunen koparekin, ordea, gustora etxeratu ziren, lan ona eginda.

Mailaz maila bina, 22 urtez azpikoetan izan ezik
Gaurkoan, etxeko txapelketara itzulita, sei partidu jokatuko dira denera; 22 urtez azpikoetan izan ezik, mailaz maila bina.
Aurrena umeen mailakoak ariko dira, eta hernaniarren kontra ari beharko dute Umo­re Onako Alsua eta Sala­be­rri­ak. Segidan, Bortzirietako bi­kotea Eplekoaren kontra ari­ko da. Kimuen mailakoek se­giko dute gero: Hernani Añor­garen kontra aurrena, eta Oiarpe Ilunperen aurka, gero.
Bukatzeko, haurren mailakoak ariko dira. Ilunpe eta Her­nani aurrez aurre lehenengo, eta Umore Onako Le­ga­rre­ta eta Elizegi gero, Au­rrerako Biu­rra­rena eta Mateo­renaren kontra.
22 urtez azpikoak, berriz, atzo ziren jokatzekoak, ki­muen eta umeen mailako beste bina partidu eta haurren mailako beste bat bezala.
Lehengo asteburuan jokatutakoei dagokienez, Umore Onakoek jokatu zituzten hiru partiduetatik bi irabazi zituzten, eta bat galdu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!