Tour umoristikoa, bazkaria eta azoka, astea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Alternaktiben Astea izan da hau, Iturola Elkarlan Sorgune­an; eta gaur emango diote bukaera, egun nagusiarekin. Hiru ekintza antolatu dituzte, horretarako. Aurrena, 11:00eta­tik 14:00etara, Alternaktiben Tour Umoristikoa egingo dute Barre­tartiaren eskutik, Iturolan hasi eta Hernaniko gune alter­na­ti­bo ezberdinetatik igarota. Gero, 14:00etan, herri bazkaria egin­go dute, Iturolan bertan. Izena eman behar da, www.iturola.eus webgunean edo info@iturola.eus helbi­de elektronikoan. 8 euro dira; langabetuentzat 4 euro, eta haurrentzat doan.
Eta azkenik, Alternaktiben Azoka jarriko dute, 16:00etatik 20:00etara, Iturolan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!